6.Bko ikasleak lehendakariarekin

argazkia gazte irekia

Ekainaren 11an Lehendakaritzara abiatuko dira LH 6.B mailako ikasle, tutore eta zuzendaritza taldeko kideak Eusko Jaurlaritzak antolatutako ekitaldira. Bertan, Iñigo Urkullu lehendakaria, Hezkuntza saileko sailburua eta Gazte Irekiko epai mahaiko hainbat kide izango dira.

Ekitaldiaren helburua, Axular Lizeoko ikasleek aurrera eraman eta Euskal Herriko proiektu onena bezala aukeratua izan den EUSKAL BEKA proiektua aurkeztea izango da.

Aurkezpen horren bitartez, euskal gazteriaren etorkizunerako eragin onuragarria izan dezakeen proposamena agertu nahi izan dute hainbat konpetentzia landuz eta elkar-bizitzarako ezinbestekoak diren baloreak bultzatuz.

Ekitaldia zuzenean http://www.irekia.euskadi.net  gunean jarrai dezakezue.

ZORIONAK AXULAR TEAM!