LH4Ako ikasleek Euskadiko ONCE Eskola Lehiaketa irabazi dute

LH4Ako ikasleek Euskadiko ONCE Eskola Lehiaketa irabazi dute

Zorioneko gaude! LH4Ako haurrek Euskadiko irabazleak izan dira, ONCE -ren 41.edizioko Eskola Lehiaketan.

Aste hauetan, LH3-4-5 eta 6ko gure ikasleek gazteen artean nahi ez den bakardadeak dituen ondorio negatiboei buruz hausnartu eta honi aurre egiteko lan egin dute.

Erakundeak emandako hainbat baliabide didaktiko fisiko eta digitalekin gelan emozionalki entrenatu ondoren eta irakaslearen gidaritzapean, talde bakoitzak bere balioetan pentsatu eta balio hauek sinbolizatzen dituen armarri batean islatu dituzte. Honez gain, taldearen batasuna ahalbidetuko duen jarduera bat diseinatu dute, betiere desgaitasuna duten pertsonak barne hartuko dituena. Horretarako, jarduera nola egokitu pentsatu dute edonork parte hartu ahal izan dezan.

LH4A taldearen lan irabazlea, Agurtzane Olazagoitia irakasleak zuzendua, datorren apirilean ebaluatuko da estatu mailan.

Edizio honetan EAEko 22 ikastetxetako 1688 ikaslek hartu dute parte.

Eskerrik asko ikasle guztiei parte hartzeagatik eta zorionak talde irabazleari!