Nahia Jie Villamediana Euskadiko txapelduna igeriketan

Euskadiko Eskolarteko Alebinen Txapelketan parte hartu zuten igerilari gipuzkoarrek emaitza oso ona lortu zituzten. Hala ere, garrantzitsuena Gipuzkoako Txapelketan parte hartu zuten bost igerilariek txapelketa honetarako sailkapena lortu izana da.

Ikastolako ikaslea den Nahia Jie Villamedianak 200 bizkar eta 100 bizkar frogetan urrea lortu zuen eta Euskadiko Txapeldun izan zen nagusitasun osoz. Gainera, Nahia Jie-k 200 bizkar frogan, uztailean Manresan izango den Alebinen Espainiako Txapelketarako gutxieneko berri bat lortu zuen, 2'42''78 eginez eta aurreko igandeko marka 3 segundutan hobetuz. Oraingoz beraz, Manresan bi froga izango ditu Nahia Jie-k; 100 eta 200 bizkar.

Horretaz gain, 100 bizarreko marka ere ia segundu batean hobetu zuen aurreko igandetik hona eta 1'16''16-rekin bi frogetan taldeko errekor berriak ezarri zituen.

Zorionak Nahia eta zorte on Espainiako txapelketan!

Informazio gehiago nahi baduzu, klikatu hemen.