Overclock Axular taldea Zamudion ospatu den Euskadiko First Lego League txapelketan hiru talde onenen artean sailkatu da. Sailkapen bikain horrek Espainiako azkenaldirako sarbidea ematen dio. Arrakasta berri hau taldearen garaipen zerrenda luzeari gehitzen zaio.
Naroa Aztiria, Santi Carneiro, Jon Egurretxea, Andoni Ezeiza, Isabel Ezeiza, Laura Fernández, Carlota Gaztelumendi, Karla Kortabitarte, Danel Olaberri eta Ainhoa Smithers ikasleek ostatutako, eta Josetxo Sánchez eta Pili Merino irakasleek eta Ander Lasa entrenatzaileak zuzendutako Overclock Axular taldea FLL txapelketan parte hartzen ari da Euskadin duela lau urte ezarri zenetik. Horrela, lau aldiz iritsi da Espainiako finalera, bi aldiz Open European Championship delako txapelketara eta iaz Italiako Riva del Gardako txapelketan garaipen absolutua lortu zuen.
Zorionak txapeldunak!
- Album honetan Zamudioko txapelketako argazki batzuk aurkituko dituzu.
- Overclock Axular taldeaz gehiago jakiteko bere bloga bisita dezakezu: http://overclock.axular.org
- First Lego League-n mundu osoko 19.000 taldetik gora eta ia 200.000 gaztek parte hartzen dute. Txapelketaz informazio gehiago nahi baduzu esteka honetan klikatu: http://firstlegoleague.org