First Lego Leagueko Euskadiko finalean hiru talde onenen artean sailkatu ondoren, Overclock Axular Taldeak larunbat honetan, martxoak 18, Logroñon ospatuko den estatuko finalean parte hartuko du. Final honetan txapelketa autonomikoetan izan diren 1600 taldetatik sailkatu diren 51k parte hartuko dute.
Gure taldea gogor ari da lanean estatuko txapelketan maila ona eman eta sari edota nazioarteko txapelketa baterako sailkapena eskuratzearren. Lortuko ez balute ere, honaino iritsi izana, proiektu zientifiko, tekniko, baloreena eta beren robota onenen batera aritzea jadanik lorpen oso handiak dira. Ziur gaude esperientzia honetaz gozatuko dutela.
Zorionak txapeldunok!