Overclock Espainiako FLL finalean

Argazkian Overclock Axular Euskadiko txapelketan

Overclock Axular Taldea Gironara joan da First Lego League txapelketako Espainiako finalean parte hartzera. Pasa den abenduan Euskadiko finala irabazteagatik Overclock-ek txapelketa honetara sailkatu zen.

2009. urtean sortu zenetik Overclock-ek hamazortzi sari lortu ditu, horietako hiru nazioartekoak. Ea oraingoan ere sariren bat lortzen duten. Gironan izango diren talden maila altuak ez du helburua erraztuko, baina Overclock-eko neska-mutilek egindako lan eskergak merezi du.

Zorte on taldekideei, baita Jon Beristain entrenatzaileari eta Josetxo Sanchez eta Pili Merino irakasle arduradunei!