Martxoaren 11n Iruñean ospatu den First Lego League txapelketako Espainiako finalean Overclock Axularrek taldeko lan onenaren saria lortu du.
Ikastolako DBH eta Batxilergoko 10 ikasle hauek Zamudion izan zen Euskadiko finalean Espainiako finalerako sailkatu ondoren, ederki merezitako saria eskuratu dute, lanean 600 ordu baino gehiagotan aritu ondoren, horietako gehienak ikastolako orduetatik kanpo, jaiegun eta oporretan. Gainera, azken bi urteotan Europako finalera ere sailkatu dira.
Zorionak neska-mutil eta entrenatzaileoi!!!
First Lego League-ri buruz gehiago jakiteko hemen sakatu.
Esteka honetan Overclock Axular Taldearen bloga ikus dezakezu.
Hona hemen Diario Vasco egunkariak argitaratu duen albistea eta Noticias de Gipuzkoa-k argitaratu duena.