Elkar-bizitza eta gure ikasleen beharrei erantzuten jarraitu nahian, baloreetan oinarritutako Sargoi proiektuaren eskutik, AXULARREN-ELKARREKIN kanala martxan jarri dugu.
Elkarbizitza positiboa elkarrekin bizitzea eta lan egitea da, elkar errespetuz, enpatiaz eta begikotasunez, solidaritatez eta elkar ulertuz, ni izateari zertxobait uko eginez eta zugan eta besteengan gehiago pentsatuz, adostutakoa errespetatuz eta konpromisoak betez.
Dakizuen bezala, Axularren hori lortzen saiatzen gara baina batzuetan gatazka, ez adostasunak, errespetu faltak eta bestelakoak ere gertatzen dira. "Axularren-Elkarrekin" deituriko proiektu honetan, ikasleentzat edota beren inguruko norbaitentzat LAGUNTZA eskainiko da.
Lagun arteko harremanak direla-eta, etxean gertatzen ari den egoera bereziren bat, sentimendu nahasiak, sexu-nortasuna, arrazakeria... arrazoi asko egon daitezke IKASLEA edo LAGUNEN BAT sufritzen ikusteko.
ISILPEKO MEZUA "Axularren-Elkarrekin" taldeko espezialistei bidalita, horiek laguntzen saiatuko dira. Ikasleari entzun eta aholku batzuk emango dizkiote nortasun digitala eta isilpekoa guztiz errespetatuz.
Bideo honetan proiektua aurkezten da.
Axularreko Orientazio Departamendua