Garraio-zerbitzurako datu-bilketa

Apirileko zirkularrean aurreratu bezala, 2012-2013 ikasturterako garraioaren ibilbide, geltoki eta ordutegiak dokumentu honetan erakusten dizkizuegu. Hau izango da oinarria behin betiko antolaketarako. Ondoren, uztailean, zuen eskura egongo da webgunean, www.axular.net,  baita ikasturte hasierako zirkularrean ere.

Autobuseko erabiltzailea izan ala ez izan, familioi bidali zaizuen idatziaren beheko atala, maiatzaren 24rako, ikaslearen tutoreari sinatuta eman beharko zaio.

Argibide beharra edo zalantzaren bat izanik dei egiguzue 943316066 telefonora.

Mila esker zuen laguntzagatik.

IDAZKARITZA