Hezkuntza

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Informazio gehiagorako gurekin harremanetan jarri

First Lego League

2009-10 ikasturteaz geroztik Axular Lizeoak First Lego League Euskadin parte hartzen du. FIRST Lego League (FLL) mundu mailako txapelketa da bigarren hezkuntzako ikasleentzat ( 10-16 urteen artekoak). FIRST erakundeak antolatzen du. Urtero zientzia edo teknologia erronka berri batzuen inguruan lehiaketa egiten da.Ikasleek eman zaizkien arazoen aurreko soluzioak bilatzeko proiektu zientifikoa garatu, planteatutako misioak beteko dituen robot bat diseinatu eta programatu eta azken horren garapena azaltzen duen proiektu teknikoa eraiki. Hori dena, autonomi erkidego eta estatuko finaletan agertzen dituzte. Onenak Europa eta mundu mailako finaletara iritsiko dira.

2009-10 ikasturtean Overclock Axular FLLko Istanbuleko finalera iritsi zen. 2010-11 ikasturtean berriro ere Delft-en (Herbehereak) ospatu zen Europako finalera heldu eta itsuak eraikin publikoetan gidatzeko beren proiektu zientifikoak Europako laugarren postuan geratu zen eta patentea tramitean onartu da.
2011-12 ikasturtean Overclock Axular taldeak Riva del Garda-n (Trentino) ospaturiko Italiako FLLko txapelketan lehen sari absolutua lortu zuen.
2012-13 ikasturtean Euskadiko hirugarren postu absolutua lortu eta Espainiako finalera sailkatu zen, non proiektu zientifiko onenaren saria lortu zuen.
2013-14 ikasturtean ikerketaren saria eskuratu zuen Euskadiko finalean.
2014-15 ikasturtean ikerketaren saria Euskadiko finalean eta lehen saria FECYTek, Fundación Española para la Ciencia Y la Tecnología, Madrilen antolaturiko "Finde Científico" topaketan.
2015-16 ikasturtean lehen sari absolutua eta robotaren konportamenduari saria Euskadiko finalean. 2. sari absolutua (Gran Final FLL España 2015-16) Girona. Estrategia eta berrikuntzaren 2. saria (FLL OEC 2015-16) Tenerife
2016-17 ikasturtean 3. sari absolutua (FLL Euskadi, 2016-17), 2. saria diseinu mekanikoari (Gran Final FLL España, 2016-17)
2017-18 ikasturtean 2. sari absolutua eta robotaren portaerari 1. saria FLL Euskadin.

Zientzia azoka edo Teknoskopioan:
2011 - Zientzia ikerketa saria
2012 - Zientzia eta teknologia saria

FECYTek antolatutako Madrilgo Finde Científico-an:
2015 - Lehen saria
2017- Espainiako 40 ikastetxeren artean aukeratua ekintza horretarako.
2018 - Aukeratua Smart Baratze proiektuarekin.

STEM Telefónica:
2017- XAULEVELdBMETER proiektua aurrera ateratzen ari gara.