2025-2026 IKASTURTEKO EGUTEGIA
OTSAILAK 3
Gaia: Haur eta nerabeen garuna: zergatik eztabaidatzen duten, erronkak bilatzen dituzten eta independentzia behar duten
Erlazioetan eta neuropsikologian oinarritutako ikuspegitik, haur eta nerabeek dituzten erronkak eta beharrak ulertzen saiatuko gara beraien emozio, nortasun eta harreman prozesuetan hobeto lagundu ahal izateko.
Hizlaria : Saioa Zarrazquin, Psikologa Klinikoa da Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko Arreta Goiztiarreko Unitatean
Eguna eta ordua: Otsailak 3, arratsaldeko 16:45ean izango da ikastolako 2. solairuan.
MARTXOAK 3
Gaia: Izateko ikasten, ikasteko izaten. Hezkuntza emozionala indartzeko tresnak
Emozioen mundua hobeto ulertzen lagunduko diguten gakoak eta egunerokoan haurrei laguntzeko baliagarriak izango diren tresnak landuko ditugu. Gurasoek eta hezitzaileek emozioak ulertu, izendatu eta kudeatzeko baliabideak eskuratzea, eta horrela, etxean eta eskolan giro emozional osasuntsuagoa eraikitzea dugu helburu.
Hizlaria : Igor Carton. Psikologoa.
Eguna eta ordua: Hitzaldia martxoaren 3an, arratsaldeko 16:45ean izango da ikastolako 2. solairuan.
APIRILAK 16
Gaia: Sexu Heziketa
DBH 1-BATX 2 arteko ikasleek martxoan zehar sexu-heziketako saioak jaso zituzten Sexune bulegoaren eskutik eta familientzat informazio saio bat antolatu dugu datorren guraso eskolan. Aurrera eramandako programaren inguruko informazioa partekatuko da eta familiek izan ditzakezuen zalantzak argitzeko balio izatea da asmoa.
Eguna eta ordua: Hitzaldia apirilaren 16an, arratsaldeko 16:45ean izango da ikastolako 2. solairuan.