Enuresia

Argazkiak - Enuresia

Enuresia 3-4 urteetatik aurrera, hau da, esfintereak kontrolatu beharko liratekeen garaian,gauez edo egunez gernua nahi gabe isurtzea da. Enuresia mota hauetakoa izan daiteke: 1) Lehenengoa: haurrak inoiz ez badu bere txiza kontrolatu. 2) Sekundarioa: epe batean kontrolatu ondoren, kontrola errekuperatzen ez bada. 3) Egunekoa. 4) Gauekoa. 5) Mixtoa: gauez nahi egunez gertatzen bada.

Umearengan enuresiaren agerpena errazten duten faktore batzuk daude: Arazo fisikoren bat: maskuri txikia edo gihar ahulekoa. Horixe da begiratu behar den lehenengo gauza. Txizaren ohitura hartzen beranduegi hastea. Adin egokiena, 2 urteak, pasa eta gero zailagoa izaten da. Emozionalki kritikoak diren garaiak (osagarri psikologikoa): anai-arreba baten jaiotza,... Heredentzia faktoreak: litekeena da beste senide batek arazo bera izana; hala balitz, umeari adieraztea komenigarria da, horrek ziurtasuna emango baitio. Lo ziklo sakonegia, maskuria beteta dagoela konturatzea oztopatzen duena. Beste nahasteren bat izatea enuresiarekin lotua.

Denboraren poderioz hobetzen joaten bada ere, ez da ebitatu behar den gaia. Lehenengo urratsa arazoaren zergatia aurkitzea izango da. Ez da inoiz ere haurra lotsatu edo zigortu behar, erreakzionaraztearen ordez, jarrera horrek emozio arazoak sor baititzake. Kasu batzuetan sendagaiak erabil daitezke, baina ondorioak izaten dituztenez ez dira oso komenigarriak. Era berean kontrolatzen ikasteko teknikak aplikatzen dira edo, kasuaren arabera, alarma aparailuak (pipi-stop)... Heldutasun nerbiosa kontrola lortzeko baldintza beharrezkoa da.

Maskuriaren kontroleko etapak

18 hilabete inguruan haurrak txizaren sentsazioa aurreratu edo bustita dagoela esan dezake. 2 urteren inguruan kontrola hasten da, egunez lehenbizi, eta gauez zertxobait beranduago. 4 urteren inguruan kontrola lortu behar da. Ez dezagun ahaz adinak orientatiboak direla, prozesua ume bakoitzaren heldutasunaren araberakoa da eta.

Aholku batzuk

Ohera joan baino hiru ordu lehenago haurrak ez luke 240 ml (baso bat) baino gehiago edan beharko. Lotara joan baino lehen txiza egitera eraman. Ardura hartuarazi eta bere arazoaren eboluzioaz erne egon dadin: bustitzen den egunen erregistroa eraman, ohea garbitzen eta arropa aldatzen lagun dezala. Lehor mantentzeko motibatzeko bere ahalegina saritu. Ez inoiz zigortu, iseka egin edo erreprimitu ohea busti duelako.

Iturria: Psicologoinfantil.com