Proiektuak

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Lagundu gure proiektuetan!

Eleanitz

Zertan datza Eleanitz Proiektua? Zentroko lehen hizkuntza den Euskararen irakaskuntzan, baita gaztelera eta beste bi hizkuntzen irakaskuntzan ere.

Hizkuntzak ez dira ikasten lehendabizi eta erabiltzen gero; hizkuntzak erabiltzearen indarraz barneratzen dira.J.M. Artigal

Eta hori guztia nola lortu?

Prozesu sistematikoa Ikastolako hizkuntza nagusian (euskaran). Beste hizkuntzetan ikasia aplikatzeko eta orokortzeko aukerak emanda. Gure ikasleek lehenengo egunetik, beren ama hizkuntza edozein izanda ere, lehenengo egunetik euskaraz ikasten dute. Lau urterekin ingelesa ikasten hasten dira. Zortzi urterekin gaztelera ikasgai gisa dute. DBH osoan frantsesa ere irakasten da. Hamalau urterekin ikasgai oso bat ingelesez ematen hasten da. Batxilergoan kultura zientifikoa ingelesez ematen da. Horrez gain, frantsesa aukerako ikasgaia da.