Proiektuak

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Lagundu gure proiektuetan!

HH 360º

Bizitzen ari garen aldaketa- eta berrikuntza-garaiak soluziobideak bilatzera behartzen gaitu; baina, era berean, gure ikasle gazteenen beharretara egokitutako aukera berriztatzaileenak aurkitzera ere animatzen gaitu.

Ume txikienek teknologiaren aurrean duten autonomia faltaz kontziente gara eta, horregatik, gurasoen inplikazioa handia izaten dela. Hori guztia dela-eta, EducaReality gure partner eta startup gipuzkoarraren laguntzaz, errealitate birtualeko HH360º proiektua garatu dugu.

Gure andereñoen ideia baten garapena da, hots, umeek oso klik gutxitan kudeatzeko moduko ingurune birtual intuitiboa sortzea. Bertan andereñoen proposamen pedagogikoak ingurune hurbilean koka daitezke (gela, jolastokia, gimnasioa, jangela...), edozein gailutatik sarbidea ziurtatuz.

#AxularLAB egitasmoaren baitan, momenturo topatzen ditugun erronkei erantzun nahian, ikastolak dituen kolaboratzaile sarea elikatu eta zaintzen ditu gure Hezkuntza eremutik kanpo eman daitezkeen aukerak eta jakinduria-iturriak gureganatuz.

Bideo labur honen bidez proiektua ezagutzera gonbidatzen zaitugu.