Proiektuak

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Lagundu gure proiektuetan!

Ikaskoop

Ikastolak kooperazioa eta pertsonen arteko elkar-ezagutza proiektuak bultzatu nahi ditu IKASKOOP egitasmoaren baitan.
COVID19k sortu duen egoerak etxetik beste modu batera lan egin eta ikastera behartu gaituen honetan, ikasturteei amaiera ezberdin bat ematea bururatu zitzaigun.

Ikasteko, taldeko lanak eta ikasleen arteko ezagutza partekatzeak "botere" izugarria duela ziur gaudenez, aste berezi bat antolatzera animatu ginen.

Lehen Hezkuntzako 6.mailatik eta DBHko 4. maila bitarteko taldetan banatuta, ikasleek bideo-jokoa, produktu askea eta bideo-defentsa egin eta aurkeztu behar izan zuten.

Esperientzia ikusita, ikasturte amaierako hainbat erronka diseinatuz errepikatuko dugun proiektua bihurtu da. “Produktu” zehatz horiek sortu dituzten moduan, hurrengoetan artearekin, hizkuntzekin edota bestelako diziplinekin loturikoak izan daitezke.

Une batez, ahaztu eguneroko lanak eta goazen etorkizuna diseinatzera. Ikaslea prozesu honen jabea da!