Proiektuak

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Informazio gehiagorako gurekin harremanetan jarri

Irakurriz bizi

Haur Hezkuntzatik hasi eta Batxilerraino irakurketa sustatu nahi duen proiektua da. Ikastola osoan aurrera eramaten da eta ikasleekin batera, irakasleak, gurasoak eta aukeratutako liburuen egileak inplikatzen ditugu. Irakurketa hautazkoa da.

Liburu-zerrenda bat osatu da zikloka, baita guraso eta irakasleentzat ere. Ez bakarrik irakurketa, onlineko literatura-solasaldiak egiten dira aukeratutako liburuen egileekin.