Proiektuak

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Informazio gehiagorako gurekin harremanetan jarri

OrientAxular

Bigarren Hezkuntzako ikasleen orientazio akademikoan lagundu nahian, ikasturtean zehar ekintza eta jarduera batzuk eramaten ditugu aurrera gure orientazio-arduradunek bideratuta.

Horietan unibertsitate, enpresa eta lurraldeko erakunde eta profesionalak inplikatzen ditugu gure ikasleek erreferentzia positibo erakargarri eta baliagarriak topa ditzaten. Horiekin batera, ikastolan bertan, “azoka” antolatzen dugu eragile horiek gonbidatuz eta ikastolako eremuan hitzaldi, solasaldi, erakustaldi eta bestelakoak antolatuz. Bideo hau horren adibidea izan daiteke.