2017-2021 eta 2022-2025 urteetako gure plan estrategikoen harira eta sortutako erronka berri bati erantzunez, zuzendaritzarekin gosariak ekimena berriro martxan jarri dugu. Jarraitzen dugun kudeaketa aurreratuko ereduaren irizpideen ildotik gure ikastolako familientzat interesgarria izan daitekeen jarduera honek ikastolaren hobekuntzan eragina izango duten interes orokorreko gaien inguruan solasaldiak izatea, iritziak partekatzea eta elkarri entzutea ditu helburu. Hortaz, parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Zertan datza jarduera?
Hilero, ostiral batean, ikastolako familia batzuk zuzendaritza taldeko 2 kiderekin elkartuko dira gosari baten inguruan 8:00-9:00 bitartean, ikastolako momentuko gaien inguruan iritziak partekatu eta ekarpen eta kritika eraikitzaileak aztertzeko.
Metodologia
Jarduera honetan parte hartu nahi duenak E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu bat idatzi behar du bere interesa azalduz eta zer gai zehatz nahiko luke landu adieraziz. Behin izena emanda, esandako ostirala iritsi baino lehen Inika-ren bidezko mezua jasoko du pertsona horrek, izena eman dutenen artean aukeratua izan dela jakinaraziz.
Aukeraketarako irizpideak izen-ematearen ordena eta ikasleen adin/etapa izango dira, etaparen araberako interes komunak izan ditzakezue-eta. Parte hartuko duten zuzendaritza taldeko kideak ere interesguneen eta adin/etaparen arabera egokienak izan daitezen ahaleginduko gara.
Hobekuntza jarraia eta komunikazioa areagotzea bilatzen duen ekintza honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.