Overclock estrategia eta berrikuntzari 2. saria

Overclockek bere saria jasotzen

Overclock Axular Taldeak estrategia eta berrikuntzari 2. saria lortu du Tenerifen ospatu den First Lego League Open European Championship txapelketan. Bertan bildu dira beren 40 herrietan sailkatutako 116 talde onenak.

Sari honekin 15 dira Overclock Axular Taldeak 2009. urtean sortu zenetik irabazi dituen sariak.

Album honetan ekitaldiko irudiak ikus daitezke.

Zorionak ikasle taldekideei, Jon Beristain eta Ander Lasa entrenatzaileei eta Pili Merino eta Josetxo Sánchez irakasleei!