Batxilergoko xedea ikasleek osoko prestakuntza eta adimen nahiz giza heldutasuna bereganatzea da, geroan unibertsitate,goi-mailako lanbide hezkuntza edo lan-mundura sartzeko gauza izan daitezen, hala nola eguneroko bizitzarako prestakuntza aktiboa izan dezaten. Ebaluazioa jarraia, orokorra eta irakasgaien araberakoa izango da. Honako erreferente hauek izango ditu:

  1. Ebaluazioaren helburuak eta irizpideak.
  2. Batxilergoaren helburuak.
  3. Etorkizuneko ikasketetan ikasleak aurrera egiteko dituen aukerak.

Ebaluazioa hiruhilabetero izango da. Aipatutako boletinak honako hau jasoko du:

  1. Irakasgai bakoitzaren kalifikazioa.
  2. Errefortzu- edo laguntza-neurriak.
  3. Boletinetan jaso beharreko notak honoko hauek dira: Bikain, Oso Ongi, Ongi, Nahikoa, Gutxi, Oso Gutxi.

Azken ebaluazioa Ikasturte amaieran izango da. Kurtsoko batezbesteko notak zenbakizkoak izango dira 1 eta 10 bitarteko eskalan.

Ikasleen promozio-irizpideak

Azken ebaluazioa ikasturtearen amaieran (Maiatza/Ekaina) izaten denez gero, ikasleen promozioa ere une berean izango da. Area guztiak gainditu dutenentzat ekaineko ohiko deialdiaren ondoren eta gairen batean helburuak lortu ez dituzten ikasleentzat uztaileko ez-ohiko deialdiaren ondoren.

1. mailatik 2.era:

0, 1 edo 2 irakasgai gainditu gabe dituen ikasleak, promozionatuko du. 3 edo 3 irakasgai baino gehiagotan helburuak gainditu gabe izanez gero, l. maila osorik berriro egin behar du.

2. maila amaitutakoan:

Irakasgai guztiak gaindituz gero, batxiler-titulua eskuratuko du ikasleak. Irakasgai guztiak gainditu ez ba ditu, ikasleak beste urte bat igaro beharko du 2 mailan. Irakasgaitzat hartzen da, irakasgai BAT alegia, izen berbera duen gaia. Batxilergoa amaitu ahal izateko ikasturte-kopurua 4koa da. Maila berri batera igarotzeko irizpideak honako hauek dira: Etorkizunean ikasleak izango duen eskola-errendimendua. Ikaslearen beraren autokontzeptua. Ikaslearen sozializazioa eta ingurune sozialarekin duen harremana. Hiru irizpide horien azterketak ikasleak maila promozionatuko duen ala ez erabakitzen lagunduko digu.