2024-2025 ikasturteko zirkularra

2024-2025 ikasturteko zirkularra

Hona hemen 2024-2025 ikasturteari buruzko informazioa, etapa bakoitzeko dokumentu xehetuak, testuliburuak, egutegiak, tutoreak, zerbitzuak eta bestelakoak. Gogora ezazue berri honetan bildutako informazioa eguneratu berri dugun webgunearen ohiko menuetan ere aurkituko duzuela.

GARRAIOA

Ikastola jasangarriagoa lortu nahian oinez, bizikletaz, garraio publiko edota ikastolako autobus zerbitzua erabiltzera animatzen zaituztegu. 

Dokumentu honetan garraio-zerbitzuaren ibilbideak eta ordutegiak aurkituko dituzue.

  • Kontuan izan aldaketa batzuk egon direla bai geltokietan baita ordutegietan ere. Hortaz, dokumentua ondo berrikustea gomendatzen dizuegu.
  • Ordutegiak GUTXI GORABEHERAKOAK dira eta ikasturtean zehar aldaketak egon daitezke hiriko obren, ordutegien doikuntzen eta beste faktoreen ondorioz.
  • Autobusak 16:25ean irtengo dira arratsaldez, ikastolako eremuan zirkulazioa erraztu eta pilaketak saihesteko.
  • Geltokietan garaiz iristea eskatzen dizuegu. Horretarako gogoan izan irailean autobus zerbitzuaren APPa bidaliko zaikzuela jarraipena egiteko.

Zerbitzuko altak, bajak edo aldaketak direla-eta, idatzi E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera. 

JANGELA

Jangela-zerbitzuaren hasiera datak:

    •LH, DBH eta BATXILERGOA: Irailak 9
    •HH3-HH4-HH5: Irailak 16 *
    •2 urteko gela: Irailak 20

*OHAR GARRANTZITSUA: Irailaren 9tik 13ra, HHko ikasleek klaseak goizez izango dituzte, beraz, aste horretan jangela zerbitzua eskainiko da behar duenarentzat. Eskaerak E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz egingo dira gaurtik abuztuaren 30a bitartean (epe honetatik kanpo ez dugu jangelako zerbitzua ziurtatuko). Antolaketa arrazoiak direla-eta, aste honetan jangela erabiltzen duten ikasleen bila 14:30ean etorri beharko zarete, eta ez lehenago. 

OHARRAK:

  • DBH4-BATXI 1 eta BATXI 2ko ikasleek etxetik ekarritako janaria frontoiko harmailetan bazkaltzeko aukera izango dute, 12:00etatik 12:20era.
  • Jangelako txandak webgunearen atal honetan kontsulta daitezke.
  • Zerbitzuko altak, bajak edo aldaketak direla-eta, idatzi E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK

Esteka honetan datorren ikasturteko eskolaz kanpoko ekintzen programazioa eta beste honetan informazioa aurkituko duzue.

Ekintzen hasiera datak:

  • Haur Hezkuntza: Irailak 16 (Haurrak Beti Jolasean urrian hasiko da)
  • Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoa: Irailak 9 (Judo eta Zirko irailaren 16ko astean hasiko dira eta Leizaur aurrerago jakinaraziko zaizue)

OHARRAK: 

  • Irailaren 2tik 8ra alta berriak leku libreak dauden ekintzetan onartuko ditugu. Hortaz, egun horietan izena-emateak INIKAZ egin beharko dira.
  • HAURRAK BETI JOLASEAN, JUDO, ALGORITHMICS, LEIZAUR eta LACUNZA urte osorako ekintzak dira. Gainontzekoak, hiruhilekoak. Beraz, ekintzak hasitakoan matrikula berriak nahiz bajak epearen amaieran baino ez dira onartuko.
  • Zalantzak helbide honetara zuzen ditzakezue: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

KIROLA

Dokumentu honetan 2024-25 ikasturteko Eskola Kirolaz eta Kirol Federatuaz informazioa aurkituko duzue.

OHARRAK: 

  • Eskola Kirola (LH3-LH6) urrian hasiko da. 
  • Kirolaren zerikusia duen edozein zalantza argitzeko, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi.

HARRERA- GELA (HH eta LHko ikasleentzat, 8:00etatik a 9:00etara)

Izena emateko, bidali mezu bat E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.


 

ETAPA BAKOITZEKO DOKUMENTU ETA EGUTEGIAK 

Jarraian, etapa bakoitzari buruzko dokumentu zehatzak (tutoreak, testu-liburuak...) eta eskola-egutegiak eskaintzen dizkizuegu.

Dokumentuak

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

DBH

Batxilergoa

Egutegiak

Eskola egutegia- HH-LH-DBH

Eskola egutegia- Batxilergoa 1

Eskola egutegia- Batxilergoa 2