34. promozioaren agurra

34. promozioaren agurra

Ekainaren 8an Batxilergoko 34. promozioaren agur-ekitaldia ospatu genuen EHUko Barriola gelategiaren Auditoriumean. Bertan, ikaslei opari bana entregatu, beraiek prestatutako bideoa ikusi, promozioko ikasle eta ikasle ohien hitzaldiak eta ikasle eta irakasleen musika-emaldia ere izan ziren. Ekitaldia hamaiketakoarekin amaitu zen.

Ilusioz eta zorionez betetako ekitaldi honen bitartez agurtzen ditugu gure ikasle eta familiak. Mila esker bizipen guztiengatik eta zuekin ikasitako guztiagatik.

Zorionak Batxilergoa bukatu duzuen ikasle guztioi!