2024-25 ikasturte berriko antolaketa

2024-25 ikasturte berriko antolaketa

2024-2025 ikasturteko egutegia eta eskolaz kanpoko ekintzak aurkezten dizkizuegu, baita kirolaz, jangelaz, garraioaz eta zaintza-gelaz informazioa ere. 

Zerbitzu hauetan altak eta bajak gauzatzeko epea ekainaren 17an amaituko da. Hortik aurrera, ezingo ditugu bermatu. 

2024-2025 ESKOLA EGUTEGIA

Dokumentu honetan eskola egutegia ikus dezakezu.

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK

Esteka honetan datorren ikasturteko eskolaz kanpoko ekintzen programazioa eta beste honetan informazioa aurkituko duzue.

Aurreko urteotan bezala, izena INIKA APPren bitartez eman beharko duzue. Dokumentu honetan izena-emateko urratsak kontsulta ditzakezu.

Antolaketa arrazoiak direla-eta, Axular Lab, Lacunza, Leizaur eta Algorithmics ekintzetan izena beste era batera emango da:

* OHARRAK:

  • HAURRAK BETI JOLASEAN, JUDO, ALGORITHMICS, LEIZAUR eta LACUNZA urte osorako ekintzak dira. Gainontzekoak, hiruhilekoak. Beraz, ekintzak hasitakoan martikula berriak nahiz bajak epearen amaieran baino ez dira onartuko.
  • Zalantzak helbide honetara zuzen daitezke: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

KIROLA

  • ESKOLA KIROLA (LH3tik LH6ra):
    • Eskola kirolean ikasleen partaidetza %97 ingurukoa izaten denez, ikasle guztiak matrikulatutzat emango ditugu. Zuen seme-alabak parte hartzea nahi ez baduzue, zuzendu mezu bat kirol-koordinatzailea den Jon Kepa Egureni, mesedez (E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.).
    • Urte hauetan eman diren gastuen igoera dela eta kuota berria ezarriko da: 15€ x 8 hilabete (urritik maiatzera) eta ekipazioa jokalari bakoitzak erosi beharko du ( ikastolaren bitartez egingo da eta aurrerago bidaliko zaizue informazioa). 
  • SASKI HEZI (LH1-2) eta SASKI AXULAR ESKOLA (LH3tik LH6ra): Dokumentu honetan Saski Hezi eta saskibaloi-eskola berriaren informazio guztia kontsulta dezakezu. Izena emateak INIKAren bidez egingo dira.
    • Saskibaloi koordinatzailea den Mikel Motosek ostegun honetan, ekainak 6, arratsaldeko 17:30ean ikastolako 2.solairuan Saski Axular Eskolari (LH3tik LH6ra) buruzko bilera informatiboa eskainiko du. Bilerara joateko asmoa bauduzue inprimaki hau bete ezazue, mesedez.
  • KIROL FEDERATUA  (DBHtik aurrera): Datozen egunetan informazioa bidaliko zaizue.

Kirol-proiektuari buruzko informazio osoa dokumentu honetan kontsulta dezakezue. 

JANGELA

Prozesua errazte aldera, ikasturte honetan jangela erabili duten ikasleen izen-ematea berritutzat emango dugu. Matrikula berri, baja edo maiztasunean aldaketak egin nahi izanez gero, idatzi mezu bat E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera, mesedez.

* OHARRA:

  • DBH4-BATXI 1 eta BATXI2ko ikasleek etxetik ekarritako janaria frontoiko harmailetan bazkaltzeko aukera izango dute, 12:00etatik 12:20etara.

GARRAIOA

Prozesua errazte aldera, ikasturte honetan garraio-zerbitzua erabili duten ikasleen izen-ematea berritutzat emango dugu. Matrikula berri, baja, maiztasunean aldaketak edo geltoki berrien eskaerak egin nahi izanez gero, idatzi mezu bat E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera, mesedez.

ZAINTZA-GELA (HH eta LHko ikasleentzat, 8:00etatik 9:00etara)

Ikasturte honetako altak ez dira berrituko. Beraz, izena INIKAren bidez eman beharko da.