2013. urtean jaiotako haurrentzat izena emateko epea irekita dago, lehendik ikastolan anai-arrebak dituztenentzat. Epe hau bakarra izango da, irailaren 22tik 26ra.
Matrikulatzeko, Idazkaritzara dei ezazue (943 316 066) goizeko 08:00etatik 12:30era bitartean.
Matrikulaketa egiteko ekarri behar duzuen dokumentazioa ondorengoa da:
- Familia liburuaren fotokopia (osoa).
- Gurasoen NA-aren fotokopia.
- Txertoen liburuaren fotokopia.
- Osakidetzako Osasun Txartel indibidualaren fotokopia.
- Ikastolako sarrerako fitxa beteta.
- Argazki digitala e-mailez, (E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.), maiatzean.
Idazkaritza Taldea