Aurreko ikasturteotako esperientzia eta gero, ikastolan bertan gurasoentzat antolatuko dugun euskara ikastarora gonbidatzen zaituztegu.
Ikastaro honen helburua guraso erdaldunak euskarara hurbiltzea, eta guraso euskaldunei hizkuntza gaitasuna hobetzeko aukera ematea da.
- Iraupena: 60 ordu (urria-maiatza)
- Erritmoa: 3 ordu astean
- Tokia: Ikastolan bertan
- Matrikularen prezioa: 60 €
- Ordutegia: Taldea osatzeko ondorengo aukerak proposatzen ditugu:
Aukera | Egunak | Ordutegia |
A | Astelehen eta asteazkena | 15:15-16:45 |
B | 17:00-18:30 | |
C | 18:30-20:00 | |
D | Astearte eta osteguna | 15:15-16:45 |
E | 17:00-18:30 | |
F | 18:30-20:00 |
Interesatuok inprimatu beheko dokumentua, bete eta idazkaritzan entregatu behar duzue irailaren 26a baino lehen.
Axularreko Euskaraz Bizi