Axularreko web ingurunea Guraso Eskolan

Axular Lizeoaren web ingurunea hainbat tresnez hornituta dago (web ataria, ikasgela birtuala, portfolio elektronikoa, kudeaketa akademikoko ataria, Ikasys, GMail Education Edition…). Horiei esker, besteak beste, ikasleek lan egin, irakasleek lan horri jarraipena egin, hainbat proiektutan parte hartu, kudeaketa akademikoa burutu, familiak informatu eta beraiekin komunikazioa ahalbidetzen da. Gure ikastola teknologia berrien erabilpenean puntako ikastetxea dugu. Jaso ditugun sariak eta gure profesionalek beste irakasleoi emandako formazioa eta e-learning kongresutan maiz parte hartzea dira horien lekuko.

Hitzaldi honen helburua web inguruneko tresnok zertarako balio duten eta familiok etekina nola atera diezaiekezuen azaltzea da.

  • Hizlaria: Juan Ezeiza, ikastolako IKT dinamizatzaile eta webmaterra
  • Ikastolako guraso guztioi zuzendua
  • Lekua: Ikastolako areto nagusia
  • Eguna: Azaroaren 21a, asteazkena
  • Ordua: 18:00

Axular Lizeoko Guraso Eskolaz gehiago jakin nahi baduzu, klikatu hemen.