Hizkuntza-ikastaroak atzerrian egiteko deialdia

Atzerrian alemaneko, frantseseko eta ingeleseko ikastaroak egiteko plazetarako deialdia egin du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak.

Deialdia derrigorrezko bigarren hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat da.

Egonaldiak 4 astekoak izango dira eta eskaera egiteko epea abenduaren 9an bukatzen da.

Informazio gehiagorako egizu klik esteka honetan.