Dotoretruk, bigarren eskuko azoka online

Dotoretruk ataria

Gero Axular Dantza Taldeak ekimen berri bat jakinarazten digu: Dotoretruk, bigarren eskuko baserritar jantziak eta osagarriak erosteko eta saltzeko ataria da.

Gero Axular Taldeko lagunek #dotorejantzi ekimenean aurreikusten duten alderdietako bat ingurumenaren jasangarritasuna da. Horretarako, berrerabilpena sustatu nahi dute, gure arbasoek egiten zuten bezala; izan ere, baliabide gutxi zutenez, arropa guztiak konpondu eta berrerabiltzen zituzten.

Jantziak berrerabiltzen laguntzeko, Dotoretruk diseinatu diseinatu dute eta guztioi gonbidapena luzatzen digute ezagutu eta erabil dezagun.

Ekimena familia askori primeran etorriko zaie, gabonetako jaiei begira.