Aurrekotan bezala, aurten ere DBH 4. mailako ikasleak ELIKAGAIAK BILTZEKO KANPAINA ikastolako ikasle guztiei aurkeztu diete.
Familiok laster jasoko duzuen zirkularrean adieraziko denez, kanpainaren helburua GIPUZKOAKO ELIKAGAI BANKUA erakundeari laguntzeko eligaiak biltzea da. Bizi dugun krisi egoera latz honetan familia askok zailtasunak dituzte elikagai oinarrizkoenak ere lortzeko.
Elikagai Bankuak familia horiei laguntzen dienez, gure kolaborazioa eskaini nahi diogu. Mota guztietako elikagaiak jasoko dira, baina aurtengo kanpaina olioa eta aurrez prestatutako elikagaiak biltzeko asmo berezia dago.
Elikagaiak martxoaren 25 eta 26an jasoko dira.
Zuek ere lagun dezazuen animatu nahi zaituztegu, merezi du-eta!
DBH 4. mailako ikasleak