Parketarrak

Ekintzaren kartela

Donostiako Udaleko Euskara zerbitzuak, Aieteko guraso elkarteak eta Urtxintxak “Parketarrak” izeneko egitasmoa jarri dute martxan. Kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzea du helburu. Horretarako, apirilaren 13an, 20an eta 27an, jolas dinamizatzaileen laguntzaz jolas saioak burutuko dira auzoko kaskoko Munto Plazan.

Hauek dira burutuko diren bi programak:

  • ZABU ZIBU: 17:00-18:00etara 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Eguraldi txarrarekin aterpean egingo dugu.
  • TXIRRINTXON: 18:00-19:00etara 6-9 urte bitarteko haurrentzat. Eguraldi txarrarekin aterpean egingo dugu.

Anima zaitezte!