Habi-kutxak ikastolan

Irudietan habi-kutxak jartzeko prozesua

Eskola Agenda 21 proiektuaren barruan eta Cristina Enea Fundazioak sustatutako TXORIAK ekimenari erantzunez, ikastola aurreko bi zuhaitzetan habi-kutxak jarri ditugu. Lehendik beste bat zegoenez, honez gero hiru habi-kutxa daude ikastolaren aurrean.

Horretarako, Xabier Insausti eta Xabier Mendarte irakasleen laguntza paregabea izan dugu. Adintsuak izanik ere, gaztetako balentriak gogoratuz zuhaitzetara igo eta habi-kutxak jarri dituzte ikasleen txalo-zaparradaz lagundurik.

Orain, behaketa lanak egitea dagokigu, ea txoriek habiak bertan egiten dituzten!