Badator Korrika 20!

Irudian beste urte bateko korrika

Korrika 20 martxoaren 30ean Otxandion hasi eta apirilaren 9an Iruñean amaituko da. Donostiatik apirilaren 4an pasako da. Axularreko kideok pirilaren 4an, asteartea, ospatuko dugu KORRIKA TXIKIA auzoan zehar, arratsaldeko 15:20etan hasita, eta amaierako ekitaldia frontoian burutuko dugu, 16:10ak aldera. Guztiok bertara gonbidatuta zaudete!

HH 3. mailatik hasi eta DBH 2. mailako ikasle guztiek kamiseta zuria ekartzea eskertuko genizueke, norberaren izena jarrita, martxoak 31 baino lehen. Gurasoek ere gurekin batera korrika egiteko aukera izango duzue. Horretarako, guraso multzoa osatuko da.

Antolakuntza ona izan dadin zeintzuk animatzen zareten jakin nahi dugu eta, horregatik, eskatzen dizuegu E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera mezua bidal dezazuela.

2,2km izango dira eta mantso-mantso joango gara. Beraz, anima zaitezte!