Hiru antzezlan

Datorren ostiralean, ekainaren 1ean 17:30etan dantza gelan, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. maialko ikasleek "Ipuin Eroa" obra aurkeztuko dute.

LH 3. mailakoek "Sorgin Eskola" obra egun eta leku berean 17:45etan antzeztuko dute, eta LH 4. mailakoek "Alizia lurralde miresgarrian" antzezlana 18:15etan aurkeztuko dute.

Sarrera doakoa da. Guztiok gonbidatuta zaudete.

Antzezleek zuen txaloak eta berotasuna espero dituzte.