Ekainaren 5ean "Hitz eta Pitz" proiektua ebaluatzeko bilera egingo da. Proiektu horren bitartez, euskara ikasten ari diren gurasoak beraiekin solasean aritzeko beste guraso batzuekin harremanetan izan dira.
Bileraren bukaeran, ikastolak guraso boluntarioen taldeari askaria eskainiko dio bere lana eskertzeko asmoz.
Datorren ikasturtean berriro ere boluntariotza-lanean arituko diren solaskide eta euskara ikasi nahiko duten gurasoak izango direla espero dugu.
Eskerrik asko guztioi!
Axularreko Euskaraz Bizi