IKUSI enpresara bisita

Argazkian Cansat Axular Taldea IKUSIn

Cansat Axular Taldea IKUSI enpresak Donostian duen egoitza nagusian izan da. Eraikitzen ari diren sateliteak igortzen dituen seinaleak jasotzeko antena bat behar dutenez, IKUSIra jo dute aholku bila.

Luciano Lavado-k azalpen ederra egin die antenak nola diseinatzen diren erakutsiz. Lara Burgoa eta Blanca Collazosek enpresa erakutsi diete. I+D+I, produkzioa, ingenieritza, etab. Oso bisita atsegina izan da eta asko ikasi dute.

Mila esker IKUSI!