Gure ikastolako DBHko ikasle eta irakasleek Donostiako Udalak antolatutako ziber-segurtasunaren inguruko jardunaldietan parte hartuko dute. Jardunaldiok Tabakaleran martxoaren 13, 14 eta 15ean izango dira.
Ziber-segurtasunaren inguruko jarduera hauen helburu nagusia da gazteek teknologia berriak seguru eta arduraz erabiltzeko kontzientzia eta sentsibilizazioa hartzea. Honetarako ekintza ezberdinak egingo dira, 3 egunetan, bigarren hezkuntzako ikasleentzako goizetan, eta haien hezitzaileentzat arratsaldeetan.
Ikasleekin jorratuko diren ekintzak honako hauek dira:
- “Nortasun digitala”ren gaineko hezkuntza lantegia.
- Ziber-segurtasunaren inguruko gin-kana
- Robotikaren eta segurtasunaren gaineko lantegi praktikoa.
- Lehiaketa: Zeinek daki gehien ziber-segurtasunaz?”
Hezitzaileentzako jardueretan aditu ezagun batzuek gaur egungo teknologiek gazteentzat zer dakarten azalduko dute: “Nortasun digitala”ren aldetik, Ziber-jazarpena: antzematea eta aurrea hartzea, Grooming-a eta sexting-a nola antzeman eta aurrea hartu eta genero indarkeriaren kontrako kultura eta prestakuntza.