Janari-bilketa ikastolan

Aurten DBH 4ko ikasleok janari bilketa antolatu dugu krisia dela-eta egoera txarrean dauden familiei laguntzeko. Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin batera lan egingo dugu eta bilketa martxoaren 13 eta 14ean izango da.
Gure helburua  mila kilo lortzea izango litzateke. Laster ikastolako familia guztioi zirkularra helaraziko dizuegu nola lagun dezakezuen adieraziz.
Mila esker.

DBH 4. mailako ikasleak

Esteka honetan Gipuzkoako Elikagai Bankuari buruzko informazioa aurkituko duzu.