Overclok Axular taldeko ikasleek 2012-13ko Guraso Eskola itxiko dute garatzen ari diren lanari buruzko hitzaldiarenkin.
Pili Merino eta Josetxo Sanchez irakasleek zuzendutako talde honek duela lau urte sortu zenetik 8 sari lortu ditu, First Lego League txapelketako Espainiako finalera lau aldiz sailkatu da, Open European Championship txapelketara bi aldiz iritsi da (Istanbul, 2010 eta Holanda, 2011) eta 2012. urtean Italiako lehen sari absolutua eskuratu zuen Riva del Gardako txapelketan.
14 eta 17 urteen arteko 10 gazte hauek errobota diseinatu behar dute Legoko piezez, baita programatu ere misio zehatz batzuk bete ditzan, eta proiektu teknikoa eta zientifikoa garatu behar dituzte. Aurtengo gaia "Senior Solutions" da (adinduentzako soluziobide teknologikoak). Hori dena datorren martxoaren 16an Bartzelonan ospatuko den Espainiako First Lego League finalean defendatu beharko dute, Euskadiko finalean hirugarren postua lortu ondoren. Europako finalerako postua jokuan izango da.
First Lego Leaguez gehiago jakiteko, sakatu hemen