Matiako egoiliarrekin Anoetan

Argazkian Matiako egoiliarrak eta Batxilergoko ikasle boluntarioak Anoetan

Batxiler 1eko ikasle boluntarioak Matia Fundazioko egoiliarrekin izan dira partida ikusten Errealak gonbidatuta.

Aurreko albiste honetan adierazi genuenez, gure ikasleek Matia Fundazioko Rezola zentroa bisitatzen ari zirela Errealeko zuzendaria, Jokin Aperribay, eta jokalari ohiekin topatu ziren, klubak egoiliarrekin tailerrak antolatzen baititu futbolaren erakargarritasunaz baliatuz nagusiek oroimena landu dezaten. Aperribay jaunak gure ikasleak azaroaren 26an Errealaren partida Anoetan Matiako aitona-amonekin batera ikustera gonbidatu zituen.

Eskerriko asko, Erreala!