Zuzendaritzarekin lehen gosaria

Argazkian Zuzendaritzarekin lehen gosarian izan ziren gurasoak

Azaroaren 24an, ostirala, Jose Ramon Iturain, Ikasketa Burua, eta Aitor Uriondo, Zuzendaria, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako guraso talde batekin izan ziren albiste honetan iragartzen genuen zuzendaritzarekin lehen gosaria egiteko.

Gosarian zehar gure ikastolarekin zerikusia duten hainbat gai interesgarriz hitz egiteko aukera izan zen.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratutako gurasoei. Lehen esperientzia honek familia gehiago, zuzendaritzarekin mintzatuz, iradokizun eta ekarpenak egitera animatzeko balioko duelakoan gaude.

Axular Lizeoa denon artean eraikitzen!