Nagusientzako Gabonetako jaialdia

Urtero bezala, abenduaren 22an, igandea, Zorroagako elizan nagusiei bereziki dedikatutako Gabonetako zazpigarren jaialdia izango da. Bertan, gure dantzari eta musikariek parte hartuko dute, Batxiler 1eko bolondres proiektuko gazteek lagunduta. Gainera, Olentzero eta Mari Domingiri harrera egingo diegu.

Ikuskizunean ere merienda banatuko da, dena doan, Kutxa, Insalus, Endanea, Kaiku, Eroski Garbera, Telesonic, Super Amara, Brioche Pasquier, Maitane Okindegia eta Borroto Tabernari esker. Noticias de Gipuzkoak ekitaldiaren berri emango du. Mila esker guztioi!

Hainbat egoitzatako nagusiak gurekin izango dira, Bermingham, Rezola, IZA eta Zorroaga, besteak beste. Ikastolako familien aitonamonak ere etortzea nahi genuke. Hori dela eta, beraiekin etorri eta jaian parte hartzeko eskatzen dizuegu. TOKI MUGATUA DAUKAGUNEZ, ERRESERBA DERRIGORREZKOA DA. Senide eta umeak ere etor daitezke, baina behealdea nagusientzat erreserbatuta dagoenez, hori betez gero lehengo solairura igo beharko zenukete. Inskripzioa doakoa da, eta behealdeko taloia betez eta idazkaritzan abenduaren 18a baino lehen entregatuz egin behar duzue.

Anima zaitezte! Gure nagusiek merezi dute-eta!

  • Apuntatzeko dokumentu hau inprimatu, bete eta idazkaritzan entregatu behar duzu.
  • Belaunaldien arteko gure boluntariotza-proiektuaz gehiago jakiteko hemen klikatu.
  • Esteka honetan Gero Axular Dantza Taldearen webgunea bisita dezakezu.