Komunikabideak direla medio, zuetariko askok Oier Laskorain Ikastolako ikaslearen kasua ezagutzeko aukera izan duzue. Oier Euskal Herrian Sanfilippo gaixotasuna duten 7 haurretako bat da. Gipuzkoan Oierrena da kasu bakarra.
Oierrek bere gaixotasunari aurre egin ahal izateko eta, beraz, biziraun ahal izateko, botika berezi bat behar du. Botika hori gaixotasun bera duten animaliekin frogatu dute Amerikako Estatu Batuetan eta, dirudienez, egindako frogek emaitza onak eman dituzte.
Hori dela eta, “Sanfilippo stop” fundazioak Euskal Herrian gaixotasun hau daukaten haurrentzat entsegu kliniko bat egiteko aukera dauka, baina entsegu kliniko hori egin ahal izateko behar den diru kopurua handia da.
Egingo dugun lehenengo ekimena mugikor zaharren bilketa izango da. Ez du axola zaharrak izan, ez funtzionatu edo pantaila hautsita izateak. Birziklatzeagatik lortzen den dirua “Sanfilippo stop” fundazioari emango zaio.
Beraz, eskertuko genizueke, etxean sakelako telefono zaharrik izanez gero, Axularrera ekartzea otsailaren 21a baino lehenago. Gu arduratuko gara Tolosako Laskorain ikastolara helarazten.
Hona hemen bi kontu ekarpen ekonomikorik egin nahi duenarentzat:
KUTXABANK 2095 0028 80 9113398728
LA CAIXA 2100 5839 75 0200141215
Eskerrik asko!
Axular Lizeoaren Zuzendaritza Taldea