Parketarrak

Parketarrak ekimenaren kartela

Donostiako Udaleko Euskara zerbitzuak, Aieteko euskara batzordeak eta Urtxintxak “Parketarrak” izeneko egitasmoa jarri dute martxan. Kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzea du helburu.

Horretarako, otsailaren 28an, eta martxoaren 6an eta 13an, Urtxintxako jolas dinamizatzaileen laguntzaz, Hiru Damatxo Plazan jolas saioak burutuko dira.

Hauek dira burutuko diren bi programak:

ZABU ZIBU: 17:00-18:00etara; 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Eguraldi txarrarekin aterpean egingo da. Helburua euskaraz jolastu ahal izateko tresnak eskaintzea da, beraz behar beharrezkoa da haurrak guraso edo helduren batekin etortzea.

TXIRRINTXON: 17:00-18:00etara; 6-9 urte bitarteko haurrentzat. Eguraldi txarrarekin aterpean egingo da.

Anima zaitezte!

*Donostiako beste auzo bateko ordutegiak ikusteko: http://www.urtxintxa.eus/zerbitzu-orrialdeak/parketarrak/