Overclock Axular Taldearentzako crowdfunding-kanpainak arrakastaz jarraitzen du

Overclock Axular Taldea

Overclock Axular Taldea Tenerifen izango den First Lego League txapelketako Estatuko finalera joan ahal izateko crowdfunding-kanpainak arrakastaz jarraitzen du. Oraindik ere laguntzeko garaiz zaude.

Martxoaren 28 eta 29an Tenerifen ospatuko den Estatuko FLLrako sailkapen bikainaren ondoren, bidaia ahalbidetzeko unea iritsi da, gure neska-mutilek bokazio zientifiko-teknikoa garatzen jarrai dezaten.

Taldeak komunikabideetan izan duen presentziak sailkapenak gure ingurunean sortu duen oihartzuna argi uzten du. Hori dela-eta, kolaboratzaile eta lagun guztiok gonbidatzen zaituztegu gazteongan inberti dezazuen.

Horretarako, OVERCLOCK AXULAR TENERIFERA kanpaina martxan jarri dugu. Bertan, indibidualki, enpresa moduan zein erakunde kolaboratzaile gisa parte har daiteke.

Laguntza ematen duten pertsona eta erakunde guztien izen eta logotipoak azalduko dira ikastolako sarreran eta gure webgunean izango den “OVERCLOCK FLL TENERIFERA babesleak”, beraiek hala nahi badute. Bertan agertuko dira gure neska-mutilak Tenerifeko txapelketatik bueltatu arte.

Laguntzea oso erraza da: klikatu esteka honetan, bete inprimakia, esaguzu ea ziurtagiria jaso nahi duzun, zerga-pizgarrien foru-araua  aprobetxatu nahi baduzu, eta gure ikasleen artean bokazio zientifiko-teknikoak bultzatzen lagunduko duzu.

Overclock Axular Taldearen bloga