Tabakoa eta nerabezaroa eztabaidagai Guraso Eskolan

Egun batean gelan ke-kirats harrigarri bezain ezaguna somatzen da. Kanpoko mundua gero eta hurbilago dagoela eta gure seme-alabak etorkizunean estimulu anitz, konplexu eta batzuetan kaltegarriei aurre egin beharko dietela pentsarazten digun ustegabeko bisitaria.

Tabakoa horietako bat dugu. Kezkatu behar al duzu?
Tabakoarekin harremanetan gero eta gazteago hasten diren adintxikikoen portzentaia ikusita, gutxienez zertxobait hobeto ezagutzeko adina kezka gaitezen.

Tabakoari buruzko egiak eta gezurrak

Tabakoa eta nikotina gaur eta duela 30 urte berdintsuak al dira? Gure gazteek geuk beren adina genuenean bezainbeste erretzen al dute? Nola hasten da gaur egun erretzen? Nola hasi ginen gu? Zer adinarekin hasten dira? Tabakoa beste drogen moduan probatzen al dute? Nola sentitzen gara tabakoaren kontra agertzean geu erretzaileak izanda?

Nerabezaroa une bereziki sentibera daZergatik? Tabakoa debekatzen duen gizartean bizi bagara, honez gero gizontasun- edo emakumearen independentzia-ikurra ez bada, zergatik erretzen dute? Debekuaren aurka egiteko, arriskuaren erakarpenagatik, ez konturatzeagatik? Taldearen onespena lortzeko edo antsietatea lasaitzeko erretzen al dute? Lagun al dezakegu?

Gaia interesatzen bazaizu, María Montero-Ríos psikologo kliniko, pedagogo eta komunitate-prebentzioan aditua denak Guraso Eskolan otsailaren 13an, asteazkena, 18:00etan ikastolako aretoan emango duen hitzaldira gonbidatzen zaitugu. Betiko moduan sarrera doakoa da.

  • Aurtengo Guraso Eskolako programa esteka honetan ikus dezakezu.
  • Aurreko 75 hitzaldietako laburpenak hemen kontsulta ditzakezu.