Zuhaizti Inmobiliariak Overclock Axular Taldeari laguntzen dio

Overclock Axular Taldea eta Zuhaizti Inmobiliariaren logotipoa

Zarauzko ZUHAIZTI INMOBILIARIA enpresari esker, Axular Lizeoko bigarren hezkuntzako ikasleek osatzen duten Overclock Axular Taldeak asteburu honetan Logroñon ospatuko den estatuko First Lego League txapelketako gastuen parte bati aurre egin ahal izango dio.

Axularreko hezkuntza-komunitateak ZUHAIZTI INMOBILIARIAri eskerrak eman nahi dizkio, gure hezkuntza-proiektua hasiera-hasieratik sustatzen egon baita. Axular Lizeoaren sorreran lagundu zuten eta gaur egun ere horrela jarraitzen dute.

Eskerrik asko #axularkide!

 

Zure enpresak ere gure proiektu batean lagundu nahi badu, jar zaitez gurekin harremanetan e-mail honen bidez: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.