Arnasketa lantzen

Argazkian Lehen Hezkuntzako tailer bat

Urteak dira Axular Lizeoan adimen emozionala lantzen hasi ginela. Arlo honen barruan ere denbora bat daramagu mindfulness (arreta osoa) lantzen. Horretarako, arnasketa egokia egitea oinarrizkoa da.

Aurten Arnasketa Kontzientea tailerra Mindfulness hezkuntza-programaren barruan aurrera eraman dugu. Tailerra Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoko ikasleek egin dute Virginia Belategiren eskutik.

Tailer honen helburu nagusia arnasketa diafragmatikoaren balioaz jabetzea eta lasaitzeko eta zentratzeko erabiltzen ikastea da.

Ikasle eta irakasleen balorazioa guztiz baikorra izan da. Osasun pertsonalean eta elkarbizitzan duen eragin positiboa ikusita, gai honi jarraipena emango diogu ikastolan.

Dokumentu honetan argazki batzuk aurkituko dituzu.