Ekintzaile gazteekin solasean

Argazkian ekitaldiko une bat

Abenduaren 14an DBH4ko hainbat ikaslek, Ekintzailetza eta Enpresa Hastapenak ikasgaia lantzen dutenek, Donostiako sustapenak antolatutako jardunaldi batean parte hartu zuten.

Gipuzkoa plazan jarritako karpa batean hainbat ekintzaile gaztek aurten martxan jarritako 8 proiektu ezagutzeko eta beraiekin solasean aritzeko aukera izan zuten. Interes handiz jarraitu zuten gure ikasleek jarduera eta aurki merkatuan izango diren hainbat produkturen berri izan zuten.