Isiltasunaren saioa

Irudian paperezko saguzahar bat

Gaur Overclock Axular Taldeak isiltasunaz saio bat antolatu du ikastola osoan. Jon Beristain eta Pili Merino eta Josetxo Sanchez irakasleek zuzendutako bigarren hezkuntzako ikasle-talde hau First Lego League-n 2009. urteaz geroztik parte hartzen ari da, Euskadi, Espainia eta nazioarteko txapelketatan 15 sari lortu dituelarik.

Oraingoan, lehiaketarako robota diseinatu, programatu eta horren inguruko proiektu teknikoa garatzeaz gain, Overclock Axular Taldeko kideek animalien munduarekin lotutako proiektu zientifiko bat aurrera eraman behar dute.

Taldeak saguzaharra abiapuntutzat hartu du zaratak izaki bizidunengan duen eragina aztertzeko, gizakiok barne.

Hori dela-eta, ikastola osoa saio bat eskaintzen ari zaio isiltasunaren inguruan hausnartu eta lan egiteari.

Haur Hezkuntzan txikienek saguzaharrari buruzko ipuina entzun eta animalia horren marrazkiak koloreztatu eta moztuko dituzte.

Lehen Hezkuntzan saguzaharrari buruzko informazioa bilatuko dute (ohiturak, elikadura, non bizi diren...) eta paperezko saguzaharrak egingo dituzte.

DBHn, saguzaharrari buruzko informazioa bildu eta partekatzeaz gain, beren ekosistemako arazoez hausnartuko dute, zarataz bereziki, eta ondorioekin txostena osatuko dute. Azkenik, origamiz saguzaharrak egingo dituzte. Nagusienek ere "Isilduko al zara?" artikulua ere irakurri eta ondorioak aterako dituzte.

Batxilergoan, "Hiriko zarataren guidak" dokumentua irakurri eta horren inguruan eztabaidatuko dute, origamizko saguzaharra egin eta txikienei horiek egiten laguntzeaz aparte.

Overclock Axular Taldeari buruzko informazio gehiago hemen ikus dezakezu edo bere bloga bisitatu

First Lego League txapelketaz gehiago jakiteko sakatu esteka honetan