Ostiralean, gure Ikastolako patioa ilusioz, emozioz eta pozez beteta egon zen Olentzeroren bisitarekin. Urtero bezala, ikasleek (Haur Hezkuntzatik Batxilergora arte) gogo handiz hartu zuten jaialdia. Musika, irribarreak eta begirada alaiak izan ziren protagonista. Olentzeroren etorrerak ikasleen irudimena piztu zuen berriro ere, eta Ikastolako komunitate osoak elkarrekin partekatu genuen urteko unerik berezienetako bat.
Goiz erdialdean, ikasle guztiek txistorra jateko aukera izan genuen, askorentzat urteko egunik esperoenetakoa dena ohitura bihurtuz.
Urteko azken egun honek berriro erakutsi digu Ikastola ez dela ikasteko gunea soilik, bizipen partekatuak, balioak eta nortasuna lantzeko espazioa baizik. Olentzeroren bisitak eta Santo Tomas egunak emozioz betetako oroitzapenak utzi dizkigu, komunitate osoarentzat ahaztezinak izango direnak.